- Igandean, Mineralen bila ibilaldi gidatua eskainiko da Arditurriko parketxean, Oiartzunen. Helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ere ustiatutako mineralak topatzea, hori bai, bertan utzi beharko dira, ezingo dira etxera eraman.

Parte hartzeko, 943 495 069 edo 688 895 068 telefonoetara deitu beharko da izena emateko. Nahi duenak arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatz dezake ere. Ekintzak bost euroko prezioa du.

Partaideak 10.00etan abiatuko dira Arditurriko parketxetik eta ibilaldia toki berean amaituko da bi ordu beranduago.