- Adin Txikikoen Mahaiak antolatuta, gurasoen-tzako formakuntza saioak izango dira Haurtzaro ikastolan eta Elizalde herri eskolan eta institutuan. Sare sozialen erabileraren inguruko saioa izango da.

Gurasoentzako kezka iturri nabarmena izan ohi da seme-alaba nerabeek sareen nolako erabilera egiten duten eta horien inguruan arituko da Arkaitz Lareki EHUko irakaslea.

LH5 eta DBH2 mailen arteko ikasleen gurasoentzako saioak izango dira. Haurtzaro ikastolan gaur izango da tailerra (17.00etan, ikastolan), eta ostegunean (hilak 12), berriz, Elizaldeko gurasoentzako saioa izango da (ordu berean, eskolan).