- Matrikula zabalik dago Errenteriako udal euskaltegian eta A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetako tituluak lortzeko izen-ematea egin daiteke. Astean hamar edo bost orduko ikastaroak eskaintzen dituzte, eta eskolak goizean, arratsaldean eta gauean dira. Langabetuek matrikula doan izango dute, gurasoek %50 ordainduko dute eta bestelako hobariak ere badira. Izena emateko, 943 449 680 telefonora deitu behar da.