Lezok ekintza bandaliko gehiago salatu ditu

Gabonetan Olentzeroa lekuz aldatu zuten eta Saldise plaza zikinkeriaz bete zuten abenduaren 31n

14.01.2022 | 23:50
Saldise plaza zikinkeriaz beteta Urtezahar ondoren. Argazkia: N.G.

Lezo – Atzo Lezon Gabonetan gertatutako hainbat ekintza bandaliko salatzeko Udalak idatzi bat bidali zuen.

Batetik, abenduaren 28ko goizaldean, hainbat ezezagunek Olen-tzeroren panpina eraman zuten herritik paseoan. Taberna baten teilatuaren gainean utzi zuten eta Udaltzaingoa arduratu zen jatorrizko lekura itzultzeaz, panpinak kalteren bat izan zuela egiaztatuz.

Bestalde, dozenaka lagun, horietako asko beste herri batzuetatik etorriak, Saldise plazan ospatu zuten Urtezahar gaua, maskararen erabilerari eta distantzia sozialari buruzko araudia bete gabe eta plaza zikinkeriaz betez.

noticias de noticiasdegipuzkoa