- Larunbatean Lezoko hirugarren kantujira 12.30ean Aiton Bordatik abiatuko da. Betiko ibilbidea egingo dute eta ohi bezala, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan amaiera emango diote ekitaldiari.

Parte-hartzea irekia da guztiz, beraz, nahi duen guztia ekintza honetan parte hartzera gonbidatua dago.

"Anima zaitezte, asmo bakarra, kantekin giro atseginean eta lagun giroan abesten gozatzea da", adierazi dute antolatzaileek.

Honenbestez, musika herrikoia maite dutenek hilabete bakoi-tzeko hirugarren larunbatetan elkartuko dira berriro euskal abestiak kantatzera.