- Udaran Urdinola-Arizmendienea etxe museoa ezagutzeko bisitek izan zuten harrera ona dela eta, urtarrilean ere ostiralero 12.00etan izango da etxea bisitatzeko aukera. Azalpenak bi oiartzuarrek ematen dituzte, Joxe Mari Mitxelena eta Elena Zalakainek.

Bisitak doakoak diren arren, aldez aurretik tokia erreserbatu behar da Oarsoaldeko Turismo Bulegora deituta (943 494 521) edo idatzita (turismoa@oarsoaldea.eus).

Uztaila hasieran ateak ireki zituenetik 200 lagun baino gehiago hurbildu dira.