Errenteria: Gabon Sustraiak lehiaketa Nayade abesbatzak irabazi du

31.12.2021 | 00:43

Errenteria – Aste honetan Ereintzak antolatzen duen Gabon Sustraiak online gabon kanten lehiaketaren bigarren edizioko emaitza ezagutzera eman da. Lehiaketa honen helburua ezezagunak diren gabon kantak berreskuratzea eta zabaltzea da. Lehenengo saria Niño chiquito hermoso obrarengatik, Irungo Nayade abesbatzak jaso du; bigarrena Zer zabiltzate artzaiak obrarengatik, Ordiziako Oroith taldeak eskuratu du; hirugarren saria Haurtxo txikia kantarengatik, Villabonako Eresargi abesbatzak irabazi du.

noticias de noticiasdegipuzkoa