Lezo: Sutargik Gabon Abesti Sariketan parte hartuko du

02.11.2021 | 00:10

Lezo – Ereintza elkarteak Errenterian antolatzen duen Gabon Abesti Sariketak Lezoko Sutargi abesbatza gonbidatu du. Dagoeneko entseguak hasi dituzte eta ostegunetan dira 19.30ean musika eskolan. Herritar guztiei gonbidapena luzatu nahi zaie parte hartzera, elkarrekin abesteak dakartzan sentsazio atseginak berreskura ditzaten.

noticias de noticiasdegipuzkoa