Pasaia: Zinema Txikia zikloa berriz hasiko da bihartik aurrera

29.10.2021 | 00:06

Pasaia – Bihar abiatuko da ikasturte honetako Pasaiako Zinema Txikia egitasmoa. Lehenengo filma, Dixie eta Matxinada Zonbia, 17.30ean Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan ikusteko aukera egongo da. Sarrerak bibe.me plataformaren bidez erreserbatu daitezke. Saiora joateko Trintxerpetik motora zerbitzua egongo da 17.00etan. Aretoan ezingo da jan.

noticias de noticiasdegipuzkoa