- Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, udalerriko euskararen plan estrategikoa osa-tzeko prozesua abiatu du, datozen hamar urteetan euskara indartzeko helburuarekin. Bide horri ekiteko ahalik eta herritar gehienen iritzia jaso nahi dute galdetegi baten bidez. Galdetegia Pasaiako Udaleko webgunean bete ahal izango da, baita udal liburutegietan ere, urriaren 22ra arte.