Orereta ikastolak Toyota etxeko 75 kw-dun Proace Verso Electrik L2 ibilgailua erosi du (irudian). Furgoneta hau mekanika elektriko hutsarekin dabilela eta CO2 emisiorik gabeko teknologia berria duela adierazi du ikastetxeak. Izan ere, Orereta ikastolak bere izaeraren eta baloreen artean naturarekiko errespetua dagoela nabarmendu du.