Arraskuelarre kalea (irudian) berrantolatzeko lanak egiten ari da Oiartzungo Udala, oinezkoen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko. Honela, kalearen alde oso bat oinezkoentzako espazio seguru bihurtuko da. Horrez gain, Odriozola gozotegiaren eta Belutene dendaren arteko eremuan txandakako sistema ezarriko da epe motzean.