- Gaur zabalduko da Oiartzungo Antzerkizaleok elkarteak 2021-2022 denboraldirako prestatutako egitaraua Lesakako Mairu taldearen Ilun-tzen lanarekin.

Emanaldia 19.00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian. Sarrerak bost euroren truke egongo dira Garmendi txokolategian salgai.

Horrez gain, lehenengo saioa denez, Oiartzungo Antzerkizaleok Ikusle Txartelak banatuko ditu. Txartel hauekin, hiru an-tzezlan ikusten dituzten ikusleek, eskertzeko, laugarrena dohainik ikusteko aukera izango dute.

Elkarteak aurreratu duenez, ikasturte honetan antzezlan gehiago programatu dira. Geuretik sortuak bekei esker sortuko diren bost antzezlanak ikusteko aukera izango da, haurrentzako antzerkia mantenduko da, uztailean kaleko ikuskizunak egongo dira eta herriko aktoreek (gazteek eta Txinalkak) ere beraien tokia izango dute.