- Loreto Osa sanpedrotarra izango da gaurtik aurrera Pasaiako EAJ/PNV taldearen bozeramailea eta "ilusio handiz eta erabakitasunez" hartuko du ardura berria. Osak bi urte daramatza zinegotzi lanetan udalerrian eta Nahikari Otermin ordezkatuko du.

Azken honek, Pasaiako zerrendaburu hamar urtez izan ondoren, bere lankideari eman dio testigua. Osa gainera Hirigintza saileko arduraduna izango da. Otermin Euskara eta Udal Euskaltegiaren arduraduna izango da eta Gazteria saileko buru ere izaten jarraituko du.