Lezo | Lezoko santakrutzak bertan behera gelditu dira

Jai Batzordearen aburuz, festak osasun segurtasun neurri guztiekin ospatzeko baldintzarik ez dago

09.09.2021 | 00:19

Lezo – 2021eko santakrutzak bertan behera geratu dira aurten ere, Jai Batzordeak aho batez hala erabakita. Erabakia har-tzeko, herriko eragileekin batera hainbat bilera egin dituzte azken hilabeteetan.

Aditzera eman dutenez, "covid-19ak eragindako pandemia dela eta, egoera hobetzen ari bada ere, festak osasun segurtasun neurri guztiekin antolatzeko baldintzarik ez dago". Azken batean, antolatzen diren ekitaldietan distantzia sozialak mantentzea oso zaila da.

Udalak herritarren jarrera txalotu nahi du.

noticias de noticiasdegipuzkoa