- Hilabete honen hasierarekin batera, Pasai San Pedroko Ondartxo pasealekua berriro ireki dute. Duela urte eta erdi itxi zuten segurtasunagatik luizi batzuk egon zirelako. Mendi-hegaleko egonkor-tze lanek aurreikusitako epea, lau hilabetekoa, bete dute. Pasealeku hau herritar ugarik erabiltzen dute beren aisialdi eta kirol jardueretarako eta Albaola Itsas Faktoriarako sarbide nagusia ere bada.