- Errenteriako Udalak bederatzi gizarte langile hautatzeko oposizioaldiko lehen ariketaren lehen ataleko saioa antolatu zuen joan den astean. Udaletik aditzera eman dutenez, gaur egun udaleko funtzionarioen langile plantilan hutsik dauden gizarte langile plaza guztiak egonkortuko dira deialdi honen bidez.