Lezoko Udalaren app-a aldatu da. Berrikutza honi esker, agendaren atalak berritu dira eta erakargarriagoa eta ikusgarriagoa da diseinuaren aldetik. Orain, Kultura sailaren aplikazoak garrantzi handiagoa ematen die argazkiei eta mezuen argitasuna handiagoa da.

Era berean, Kultura sailak aurreratu du lanean ari direla beste atal batzuetan hobekuntza gehiago ezartzeko eta horiei buruzko informazioa eguneratzeko.

Aplikazioa doan deskarga daiteke, beste edozein aplikazio bezala, Android sistemako mugikorretan zein IOS-etan. Horregatik guztiagatik, aplikazioak harrera bikaina izan zuen 2015ean estreinatu zenetik, eta urtez urte erabiltzaile kopurua handitu egin da.

Tresna honek hainbat atal ditu: batetik, Udalak egiten duen guztiaren berri izateko balio duten albisteak daude eta agendak aukera ematen du hilabete bakoitzean eskain-tzen diren jarduerak bertatik bertara ezagutzeko.

Halaber, kulturak, kirolak, garraioak eta zerbitzu soziosanitarioek beren lekua dute. App-aren bidez, programatzen diren ikuskizunetarako sarrerak ere eros daitezke.

Arte Ederretako Arte Graduko laugarren mailako ikaslea den Ander Muñoz Venturak erakusketa prestatu du asteburu honetarako. Urte oso bateko lanaren emaitza da Espazioak eta erregistroak eta ikusgai egongo da 24 eta 25ean kultur etxean 11.00etatik 13.00etara.

Erakusketan espazioekin egindako lanak egongo dira. Espazio ezberdinak ulertzeko eta hauekin hobeto erlazionatzeko egindako lanaren emaitza piktorikoak, bideoak eta argazkiak, hain zuzen.