Lanera bizikletan proiektuaren bigarren fasea azaldu da eta ABB-Niessen enpresaren laguntza izango du. Gurpil Artea elkarteak proiektua sortu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren laguntza izan zuen lehen momentutik. Proiektua pasa den urtean aurkeztu zen, 2020ko Europako Mugikortasunaren Astean

Guztira 35 enpresak eta 96 pertsonak parte hartu dute analisia egiten. Azterketa horren helburua da bizikletaren erabilerari dagokionez Oarsoaldea eskualdearen gaur egungo egoera ezagutzea. Horretarako, dauden azpiegiturak ebaluatu dira. Azterketarako 26 industrialde aztertu dira guztira.

Analisi fasea amaitu ondoren, proiektuaren bigarren fasea hasiko da. Hau zuzeneko lankidetzan aritzea izango da ABB-Niessen enpresarekin (artikulu elektronikoak fabrikatzen dituen eta Oiar-tzungo Aranguren industrialdean kokatuta dagoen enpresa), eskualdeko langileak beren lanpostuetara bizikletaz joan daitezen susta-tzeko.

ABB-Niessen enpresa hautatu dute baldintza guztiak betetzen dituelako, hala nola iraganean mugikortasun jasangarriko ekin-tzak egin izana eta Foru Aldundiarena den bidegorri baten inguruan egotea.