- Santusene eta Elorrondo eremuak berritzeko lanak hasiko dira aste honetan. Lan hauetan 290.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du Oiartzungo Udalak. Lanek bi hilabete eta hiru asteko iraupena izango dute. Tarte horretan, Elorrondo kalea norabide bakarrekoa izango da: Altzibartik Haurtzaro Ikastolara.