- Joan den astean eguraldiarengatik bertan behera geratu ziren konpostajearen inguruko informazio-postuak aste honetan itzuliko dira. Gaur Fanderian izango dira eta bihar, Alabergan. Postuak 11.00etatik 13.00etara egongo dira zabalik eta konpostajeko bi teknikari izango dira herritarrei azalpenak emateko.