- Gaurtik aurrera eta uztailean zehar doako jarduera antolatu du Lezoko Udalak. Martxan ekimena, 60 urtetik gorakoen-tzat zuzendutakoa da eta astearte eta ostegunetan egingo da. Topaketa 11.00etan izango da Bekoerrotako kiroldegian eta ekimenaren orientatzailea Kirol Orientazio Zerbitzuko Jon Amiama izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, 663 228 031 telefonora deitu behar da.