- Oiartzungo Txara eta Ibargain parkeak garbitu zituzten joan den astean Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institutuko ikasleek, auzolanean. Saioak Adin Txikiko Mahaitik proposatu eta bideratu ziren. Oiartzungo Udalak ikastetxeen eta ikasleen inplikazioarengatik eskerrak emateaz gain, garbiketa hauek herritar guztien kon-tzientziazioa lantzeko balio dutela esan zuen.