Lezoko Udalak Zuhaitz bat Europagatik ekimenarekin bat egin du, hirietako garapen iraunkorraren beharrari buruzko kontzientzia soziala areagotzeko, batez ere gazteen artean. Horregatik, Ginkgo Biloba bat landatu dute Markesanen. Irudian, Jesús Maria Martiarena alkatea eta Joxean Sánchez Ingurumen zinegotzia zuhaixkarekin.