- Oiartzungo udako igerilekuak ohiko denboraldia izango du aurten. Ekainaren 12tik irailaren 12ra irekita egongo da. Iaz covid-19arengatik beranduago ireki zen. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11.00etatik 20.00etara izango da. Uztailean, berriz, 10.00etatik 21.00etara egongo da irekita udal igerilekua. Elorsoro kiroldegiko bazkideek euren kuotan sartuta dute udako udal igerilekuaren zerbitzua. Gainontzekoek, tarifa ezberdinak izango dituzte aukeran, denboraldi osokoa edo egunekoa.