- Pasaiako EH Bilduk operadore-anitza izango den zuntz optikoaren udal sare publikoa eraiki-tzeko urratsak emateko eskatu dio Pasaiako udal Gobernuari. Honen helburua, oraindik zuntz optikoa izateko aukerarik ez duten herritarrei kalitatezko Interneterako sarbidea ematea da, sare parte-hartzaile baten bidez.

Oposizioko talde nagusiak ohar batean gogorazi duenez, Pasaian badaude oraindik zuntz optikoa izateko aukerarik ez duten gune ba-tzuk, tartean San Pedroko alde zaharra eta Donibaneko alde zaharra. Hori dela eta, “Pasaiako EH Bildutik enplazamendu publikoa egin nahi diogu, beste behin ere, Pasaiako udal Gobernuari lehenbailehen lanean jar dadin eskatzeko”, aldarrikatu dute.

Eskaera ez da berria. Bizilagunen kezka eta eskaria aspalditik dator. Pandemia egoerak, gainera, telelanaren goranzko nabaria ekarri duena, eskaera hau funtsezko eta premiazko bihurtu du.

Hori dela eta, EH Bilduk joan den urteko abenduan egindako zerbi-tzuen batzordean Izaskun Gómez alkateari beharrezko kudeaketak egin zitzala eskatu zion. Azpimarratu dutenez, azken plenoan, Gomezi zein Hirigintza arduradun den Nahikari Otermini egindako kudeaketen inguruan galdetu zieten. Erantzuna “horretan lanean ari gara” izan zen.

Eskariarekin amaitzeko, koalizio abertzaleak sarea publikoa izanik, ohiko operadore handiez gain, tokiko operadore txikiek ere eskaini ahal izango luketela zerbitzua gogora ekarri du.