Lezo | Jaizkibelgo II. dorrearen eraberritzea hasi da

Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso du sei hilabeteko lanentzat

02.06.2021 | 01:46

Lezo – Lezoko Udalak Jaizkibelgo II. dorrearen zaharberritze eta gizarteratze obra lanak hasi zituen joan den astean.

Udalak Harri Construcciones y Mampostería SL enpresari esleitu dizkio lan hauek eta guztira 250.000 euro pasatxo inbertituko dira (BEZa barne). Erreformak finantzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 173.823 euroko dirulaguntza eman dio Lezoko Udalari.

Lanen iraupena sei hilabetekoa izatea aurreikusten da. Obrek irauten duten bitartean, oinezkoen igarobideak irekita mantenduko dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa