- Errenteriako sei ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 455 ikaslek parte hartu dute Urdaburuko inguruak eta Añarbeko Baso Erreserbako basoak ezagutu asmoz, martxoaz geroztik antolatu diren ibilaldi gidatuetan.

Helburu nagusia, udalerriko natura-ondarea ezagutzea eta balioan jartzea da, eta aldi berean, gazteek natura-ingurunearekin harremana izatea ere bai.

Adierazi dutenez, parte-hartzaileen jarrera eta balorazioa oso positiboa izaten ari da. Errenteriako Udalak bere gain hartu du irteeren antolaketaren eta ingurumen-hezitzaileen kostua.