- Pasaiako gazteek gazteentzat zinema saioa antolatu dute larunbatean 16.30ean Pasai Antxoko kultur etxean. Bertan Errementari pelikula ikusteko aukera egongo da. Filma ikusi ondoren Paul Urkijo Alijo zuzendaria eta Izaskun Urkijo Alijo zuzendari artistikoa bertan izango dira ikusleen galderak eran-tzuteko. Sarrera erreserbatzea beharrezkoa da bibe.me plataformaren bidez, nahiz eta proiekzioa dohainik izan.