- Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldiaren baitan, Errenteriako Niessen kulturgunean bi film proiektatuko dira; lehenengoa, gaur bertan, 19.00etan. Artifishal lanak pertsonei, ibaiei eta arrain basatien etorkizunari buruz hitz egiten du. Ingelesez da, euskarazko azpitituluekin. Gonbidapenak bibe.me edo Niessen kulturguneko leihatilan lor daitezke.