- Gaur hasi da aur eskoletan eta Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea eta Oarsoaldeko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformak ibilbide hori sare publikoan egitera animatu nahi ditu herritarrak.

Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea apirilaren 23ra egongo da irekita. Koldo Mitxelena Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean eskualde osoko ikasleak biltzen dira. Jarraibide guztiak ikastetxearen webgunean kon-tsulta daitezke. Ikastetxea ezagutzeko ate irekien jardunaldiak ere egingo dituzte, asteazken eta ostegunean, aldez aurretik hi-tzordua hartuta (https://n9.cl/rqnew, pasahitza: 2021-2022).