- Aiton Borda, Lezoko erretiratuen elkarteko taberna, gaur zabalduko da berriro ere, esleipen prozesu luze baten ondoren. Hasieran batean, Lezo eremu gorrian dagoenez, otorduetara mugatuko da euren jarduna.

Hau da, 13.00etatik 16.30era zabalik egongo da eguneko menua nahiz asteburukoa emateko. Gainera, 21.00ak arte etxera jakiak eramateko zerbitzua ere eskainiko dute (telefonoak: 943 942 717 edo 722 517 435).

Lezo covid-19aren eremu gorritik ateratzen denean, tabernaren ordutegia 9.30etik 21.00etara luzatuko da.