- Gaur Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema Jaialdian emandako film laburrak ikusteko aukera izango da Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, 18.30ean. Tokia mugatua izango da (30 lagun), baina sarrera dohainik da.

Hala ere, etxetik ikusteko aukera ere egongo da, larunbatetik aurrera film laburrak online eskuragarri egongo baitira udal webgunearen (oiartzun.eus) lotura batean.

Sei lanak jatorrizko bertsioan emango dira, euskarazko azpitituluekin. Guztiak aurtengo zinema jaialdian erakutsi dira.