Covidaren aurretik, 2019ko abenduan, Oarsoaldea 2012tik izandako langabezia-tasarik baxuenean zegoen arren, une honetan eskualdean langabezia tasa %10,82koa da, Gipuzkoan %9,88 eta EAEn %12,08koa. Hortaz, Oarsoaldeko langabezia tasa Gipuzkoakoa baino puntu bat handiagoa da, baina EAEkoa baino puntu eta laurden txikiagoa. Aizpea Otaegik, garapen agentziako lehendakariak, azkeneko hamabi hilabete hauetako ikuspegi orokorra eskaini du.

Nolakoa da langabezia eskualdeko lau herrietan?

Udalerrika Oiartzunek du langabeziarik txikiena eta Pasaiak handiena (Pasaia %11,80; Errenteria %11,65; Lezo %9,6; Oiartzun %7,16). Langabezia tasaz gain kezka eragiten digu langabetuen erdiak iraupen luzekoak izatea, bazterketa arriskua areagotzen duelako. Edonola ere, goiz da pandemiaren ondorioez hitz egiteko; besteak beste ikusi beharko dugu ERTEen estaldura amaitzen denean zer gertatzen den, une honetan 2.030 pertsona baitira eskualdean ERTEan daudenak.

Programa bereziak jarri al ditu martxan agentziak pandemiaren ondorioak malgutzeko?

Pandemiak eragin dituen ondorioei aurre egiteko eskualdeko Udalek hainbat programa eta egitasmo jarri dituzte abian. Garapen agentziaren bitartez berriz, bi lan lerro nagusi jorratu dira; langabeziari aurre egiteko ekimenak eta eskualdeko enpresa-sareari laguntzekoak. Langabeziari aurre egiteko, adibidez, kontratazio publikoko programen bidez inoiz baino pertsona gehiago kontratatu ditugu, 106 hain zuzen ere, aurreko urtean baino %26 gehiago. Eskualdeko enpresei pertsona langabeak kontratatzeko ere inoiz baino dirulaguntza gehiago bideratu ditugu, 100 hain zuzen ere, aurreko urtean baino %112 gehiago. Enpresa-sareari lagun-tza eskaintzeko berriz, Oarsoaldea Suspertuz proiektuaren baitan bideragarritasun-arazoak dituzten enpresei laguntzeko ekimena jarri dugu abian. Xedea da eskualdean zailtasunak dituzten enpresen egoeraren argazkia ateratzea, aukerak eta arazoak identifikatzea eta aldaketa eragiteko ekintzara bideratutako proposamena bat zehaztea, bide hori egiten lagunduz.

Azken urte honetan jende gehiago gerturatu al da agentziara laguntza eske?

Laguntzaren izaera aldatu da eta, beraz, zaila da alderaketak egitea, baina datu batzuk ematearren, 2020ko apirila-abuztua bitartean 1.588 kontsulta artatu ditugu: %26 norbanakoei, %30 enpresei eta %42 autonomoei. Udalek martxan jarritako dirulaguntzak bideratzen laguntzeko 862 eskaera jaso ditugu. Errenteriakoak %69,7, Pasaiakoak %11,7 eta Lezokoak %8,4 izan dira eta Oiartzungoak, aldiz, %7,4. 608 enpresa eta autonomoekin harremana izan dugu sektorekako egoeraren jarraipena egiteko. Azkenik, sektoreak aktibatzeko antolatu ditugun bederatzi webinarretan 684 izen-emate izan ditugu.

Informazioan ere asko inbertitu duzue, adibidez webgune bat sortu duzue covid eta laguntzen inguruko informazio bateratua emateko.

Konfinamendua hasi eta berehala covid19oarsoaldea.com webgunea jarri genuen martxan laguntzen berri modu bateratuan emateko, baita webgunearen bidez herritarrek, enpresek eta autonomoek beraien kezkak, zalantzak eta dirulaguntzak izapidetzeko laguntza eskatzeko ere.

Industriaguneek pisu handia dute eskualdean, nola eragin die pandemiak?

Enpresa eta sektore gehienei eragin die krisiak, baina errealitatea ez da batere homogeneoa. Sektore aeronautikoa eta automozioa gogor kolpatuak izan diren bezala, gainerako industria sektoreetan hasierako motelaldia gainditzen ari direla dirudi. Sektore batzuk hazi ere egin dira, adibidez, teknologiarena edo elikadurarena. Pentsatzekoa da baita digitalizazioa, trantsizio ekologikoa eta osasungintza bezalako sektoreak indartu egingo direla.

Pandemiak ekarritako krisialdiak aukera berriak sortu al ditu?

Pandemia honek errealitate batzuk are gehiago azaleratzea eta prozesu batzuk bizkor-tzea ekarri du. Ate joka ditugu lana antola-tzeko modu berriak, ekonomia zirkularraren garapena eta aldaketa sakonak osasuna, elikadura, komunikazioa, mugikortasuna eta hezkuntza arloetan. Guztien gainetik, nik bi ondorio nabarmenduko nituzke: tokian tokiko ekonomiaren garrantzia, eta pertsonek eta ingurumenak ekonomiaren ardatza izan behar dutela eta ez baliabide hutsak.

Nola ikusten duzue etorkizuna?

Pandemiak eragindako kalteen benetako dimentsioa zaila da oraindik aurreikusten baina argi izan behar dugu pandemia hau eragin duten arriskuak hor egongo direla eredua aldatzen ez badugu. Etorkizuneko erronka batzuk agerian geratu dira eta horiei heldu beharko diegu lehenbailehen.

pesar de que las previsiones para 2020 del sector turístico eran muy buenas, el año fue muy malo y solo se salvó el verano. Los datos de julio y agosto fueron mejores que el año anterior en los puntos de información turística por la afluencia de visitantes locales. “Por lo demás, fue un año terrible, con un descenso del 68% debido a las restricciones de la movilidad”, señala la presidenta de Oarsoaldea, Aizpea Otaegi. El foco ahora está puesto en la Semana Santa, ya que se va a permitir la movilidad en la CAV. Según apuntan desde la agencia, “la gente se está moviendo para asegurarse de poder disfrutar de esos días en espacios rurales, naturales y donde puedan disfrutar de actividades al aire libre”. “El verano queda todavía lejos y veremos cómo llegamos”, apuntan.