- Datorren ostegunean Lezoko Gezala Auditoriumean 19.30ean, Amaia Elizarenen konpainiak dantza garaikideko Block ikuskizuna taularatu du. Sarrerek zortzi euro balio dute eta Lezoko Udalaren plataformaren bidez eskuratu daitezke. Webgunean ere, aretoan bete beharreko segurtasun arauak jasotzen dira. Block ikuskizuna 2018an sortua da eta bi emakumek osatzen dute, gorputzaren bitartez kontrako indarrak, blokeoak, sortzen dituztenak.