- Datorren ostegunean 19.30ean Lezoko Gezala Auditoriumean, Amaia Elizaranek gidatutako Block dantza garaikideko emanaldia ikusteko aukera egongo da. Sarrerak zortzi euro balio du eta Lezoko Udalaren webgunean eros daiteke. Covid-19a dela eta, segurtasun neurri zorrotzak egongo dira. Horien artean, behin ikuskizuna hasita ezingo dela inor aretora sartu jasotzen da.