- Oiartzungo Ura eta Estolderiaren tasaren herena ordaintzeko epea irekiko da datorren astelehenean. Herritarrek bi hilabeteko epea izango dute ordainketak egiteko (apirilaren 15a arte). Helbideratuak dauden ordainketak martxoaren 12an kobratuko ditu Oiartzungo Udalak. Gogoratu dutenez, hil honen 28a arte eskatu daitezke tasen eta zergen hobariak eta salbuespenak.