- Oiartzungo KZguneak ateak ireki ditu, covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik zenbait hilabetez itxita egon ondoren. Udalak covid-19ari aurre egiteko egoki-tzapenak egin ditu lokalean: manparak ipini, espazioak mugatu, garbitasunerako materiala jarri... KZguneak Interneten doako zerbitzua eskaintzen die oiartzuarrei. Momentuz erabiltzaileen eskura egongo diren zerbitzuak nabigazioa eta tramiteak egitea izango dira. Aldez aurretik txanda hartzea derrigorrezkoa izango da horretarako: 943 023 670 edo tutor.oiar-tzun@kzgunea.net-en.