- Pasaiako Trintxer mendi taldeak aurtengo egutegia aurkeztu du. COVID-19ra egokitzeko xedearekin, bere bazkideei mendi irteerak edo txangoak proposatzen dizkie. Guztira hamaika txango dira, hilabete bakoitzean bat egiteko.

Ekimen honetako partaideek irteera bakoitzean bi argazki bidali behar dituzte: bat taldekoa, gehienez sei lagunekoa, Trintxer mendi taldeko kamisetarekin eta bestea inguruko paisaiarena. Bi argazki hauek trintxermenditaldea@gmail.com bidali behar dira.

2021eko urtean zehar hamaika txango egiten duenari saritxo bat emango diote.