- Pasaiako lonjako estalkian doan terraza eta pasealekua egiteko obrak egitea birplanteatzen ari direla salatu du EH Bildu udal taldeak. Arrazoia obra hauen kostu handia izango litzateke.

EH Bilduren ustez, egindako adierazpenak “oso larriak” dira eta, honen harira eta gaiarekin oso arduratuta egonik, Gipuzkoako Batzar Nagusietan hainbat galdera egingo ditu, baita obra amaieraraino burutu dadila eskatu ere. Lanen egoeraz eta etorkizuneko urratsez galdetuko dute, baita Pasaiako Portuko Agintaritzarekin batera Portu-Hiri batzordearen sorreraz ere. Gainera, Portua eta hiriaren bizikidetzaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoak zein diren lonjaren obra bere osotasunean amai dadin jakin nahi dute.

EH Bilduk idatzi batean gogorazi duenez, Pasaiako lonjaren obra urteetako atzerapena eta milioi eurotako gainkostua duen obra da. “Pasaitarrok ez dugu merezi 2011n hasi eta 2014an amaitu behar zuen obra bukatu gabe uztea. Non dagobestela portu-hiri bizikidetza?”, galdera luzatu dute.

Atzo Iker Intza batzarkidearekin lonjako eremua ikusi zuten.