- Gaur Oiartzungo Urmendi Haur Eskolako bi urteko geletako (2019an jaiotako haurrak) aurkezpena eta ate irekiak jardunaldia izango dira arratsaldeko 17.00etan. Hain zuzen, atzo ireki zen aurrematrikulazioa egiteko epea.

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela eta, bilerara azaltzeko asmoa duten gurasoek aldez aurretik jakinarazi beharko dute. Horretarako, 943 491 659 telefono zenbakira deitu edo idazkari-tza@haurtzaro.ikastola.eus helbidera idatzi beharko dute.

Aurrematrikula egiteko epea apirilaren 30a arte egongo da irekita 0-3 etapa osorako. Baina, aurtengo urte bukaeran jaioko diren haurrek ekainean ere izango dute izena emateko aukera.

Bestalde, martxoan eta apirilean Urmendi Haur Eskolako beste bi etapetako aurkezpenak eta ate irekiak izango dira (martxoaren 24an, ertainak, 2020an jaiotakoak, eta apirilaren 21ean, sehaskak, 2021ean jaiotakoak).

Haur eskola goizeko 7.30ean ireki-tzen da, eta arratsaldeko 17.00etan itxi. Gurasoek zehaztu beharko dute ikasturtearen hasieran beren seme-alabek egingo duten ordutegia.

Urmendi Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea da, eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea.

Eskolatik jakinarazi dutenez, Euskal Herriko eta Estatu mailako hainbat erakundetatik jasotako kalitatezko errekonozimendua du bertan bultzatzen den hezkuntza proiektuak.