Euskaraldiaren asmo eta helburuekin bat eginez, Oarsoaldeko 62 establezimenduk Euskaparate Lehiaketan parte hartu zuten eta aste honetan epaimahaiak irabazleak ezagutzera eman ditu: Bizimodu (Errenteria), Harira (Lezo), Miren Josune estankoa (Oiartzun) eta Raquel Domínguez botika (Pasaia). Eskualde mailan, Oiartzungo El Pasok (irudian) irabazi du saria.