- Joan den ostiralean, Lau Haizetara elkarteak Aukerak sortzen parte-hartze prozesu irekiaren bigarren saioa gauzatu zuen Errenteriako Merkatuzar eraikinean. Arrakastatsua izan zen, Errenteriako komunitate bizitzaren hainbat arlotan aritzen diren 26 pertsonak parte hartu baitzuten.

Azken saioa urtarrilean antolatu dute, eta bertan etorkizun hurbilean komunitate bizitzan garatu nahi diren helburuak, jardun ildoak eta ekintzak definituko dira. Bi berritasun planteatuko dira: euskara eta garapen komunitarioa lotzea eta entitateen jarduna saretuz eta antolaketa malgutuz aritzea.