- Abenduaren 14tik 19ra bitarte egongo da aurten Lezoko liburu azoka Kultura Aretoan. Helburua bereziki euskal literatura sustatzea eta horrekin batera, euskarari, irakurzaletasunari eta euskal kulturari bultzada ematea da. Bertan, euskal literaturaren azkeneko nobedadeak eta Udalak eta herriko elkarteek argitaratutako lanak eros daitezke.

Aurten, azoka osatze eta indar-tze aldera, euskal literaturaz gain, musika eta euskarazko liburu zein jolas didaktikoak eskaintzeko ahalegina egingo da eta Tripontzia eta Lezoko elkarteetako produktuak ere egongo dira aukeran. Berritasun modura, halaber, erosketak online egiteko aukera ere zabaldu da, Hontza liburu-dendaren plataformaren bitartez: www.hon-tza.net. Internet bidez erositakoak Lezoko azokan bertan jaso beharko dira.

Azoka goizez, 11.00etatik 13.00etara, eta arratsaldez, 17.00etatik 19.00etara, egongo da irekita. Hilaren 19an, larunbata izanik, goizez soilik egongo da zabalik.

Era berean, azoka leku itxian egonik, aforo murriztua izango du eta gehienez lau pertsonek batera sartu ahal izango dute barrura. Gainerakoek kanpoan itxaron beharko dute eta barruan daudenak irteten diren heinean sartu ahal izango dute.

Era berean, liburu bonuek iaz izandako arrakasta eta harrera ona ikusirik, aurten ere, liburu azokan 20 euroko erosketagatik sei euroko deskontua edo liburu-bonua eskuratuko ahal izango da.

Kultura zinegotziak, Ion Pombarrek, azoka honekin Lezoko Udalak kulturarekiko duen apostua berresten duela azpimarratu zuen atzoko aurkezpenean. Bestalde, Kultura Batzordeko kide den Jon Legorburuk herritarrei bertara-tzeko deia luzatu zien.