- Gazte Mailako II. Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, jokatuko dute gaur Errenteriako Niessen kulturgunean (sarrerak agortuta), Erein Elkarteak antolatuta. A eta B mailetako dantzariak arituko dira; D kategoriakoak, aldiz, Legazpin lehiatuko dira, hilaren 12an.

Iaz lehenengoz aritu ziren neska eta mutilak elkarrekin, eta aurten, bigarren urtez, ere hala izatea erabaki da. Martxoan eta apirilean egin beharreko txapelketak bertan behera utzi zituen osasun larrialdi egoerak, baita maiatzean jokatzekoak ziren finalak ere.