- Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Eguna ospatuko da. Horren harira, Lezoko Udalak kanpaina berezia antolatu du herriko zenbait eragileekin elkarlanean.

Urtero legez, Lezon zapi gorriak nagusi izango dira indarkeria matxista gaitzesteko. Iaz ekoitzitako zapi gorriak eskuragarri egongo dira Osasun Zentroan, gaurtik hilaren 22ra bitarte. Udalak norberak berea egiteko deia ere luzatu du. Zapi horiek, halaber, hilaren 23tik 30era etxeetako balkoietan zin-tzilikatu beharko dira.

Bestalde, 23ko astean bi ekitaldi handi egingo dira.