- Euskaraldian Pasaian izena eman duten ahobizi eta belarriprestek euren rola identifikatuko duen txapa hartu ahal izango dute asteburu honetan. Gaur Donibaneko kulturgunean (16.30etik 20.30era) eta Trintxerpeko Gernika plazan (17.00etatik 20.30era), bihar Antxoko kultur etxean (11.00etatik 14.40era) eta igandean San Pedroko Udal Aretoan (10.30etik 14.00etara) izango dira. Txapa hartu ahal izateko izena eman behar da www.euskaraldia.eus webgunean.