- Euskararen Paparazziak argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskualdeko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera, eta WhatsApp (688 782 184) edo e-posta bidez (euskararenpaparazziak@gmail.com, Wetransfer erabiliz, behar izanez gero) bidali beharko dituzte. Epea abenduaren 3an amaitzen da.

Irabazleak 400 euroko txartela eskuratuko du eskualdeko dendetan gastatzeko eta bigarrenak, 200 eurokoa.