- Datorren igandean, azaroaren 1a izanik, Oiartzungo hilerrian jende pilaketak saihesteko eta bisitarien osasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Udalak. Hilerria egunero dago irekita eta igandeko ordutegia 6.30etik 21.00etara izango da.

Sarrera eta irteera ate banatatik egingo da eta zuzenean bisitatu behar den hilarrira joatea gomendatzen da, markatuta dauden noranzkoak errespetatuz. Herritarren eskura egongo da gel hidroalkoholikoa.

Musukoa eramatea eta 1,5 metroko distantzia errespeta-tzea beharrezkoa izango da. Azkenik, gehienez ordu erdi egotea gomendatu dute.