- Oiartzungo Udalak kanpaina berria jarri du martxan eta horregatik, Oiartzunen etxebizitza hutsak dituzten etxejabeekin harremanetan jarriko da zuzenean: karta bidez eta Oiar-tzungo Etxebizitza Bulegotik, telefonoz. Udalaren helburua, etxe hutsak ASAP programaren bidez alokairu duinera bidera-tzea da. Orain arte hamalau etxe jarri dira alokairuan.

Etxebizitza Bulegoak beharrezko informazio guztia ematen die jabeei, baita tramiteak egiten lagundu ere.

Informazio gehiago behar duenak, goizeko 9.00etatik 14.00etara, 943 494 129 telefonora dei dezake.